Kroaziako gobernuak Euskadi aukeratu du bioteknologiako inkubazio-esperientziak ezagutzeko eta gero informazio hori erreferentzia modura erabiltzeko Zagreb-en BIOCentar delakoa abian jarri ahal izateko. Agendan Kabi 612 sartuta zuten.Tecnaliaren eskutik, Kroaziako ordezkaritzak Kabi612 bisitatu zuen urtarrilaren 26an. Egun horretan instalazioak erakutsi zitzaizkien eta inkubatuta dauden enpresek jarraitutako prozesua azaldu zitzaien, baita eskaintzen zaien euskarria edo eskura dituzten administrazio-laguntzak ere. Bisita egin zuten ordezkarien arabera, bio sektorea funtsezkoa da Kroaziaren garapen ekonomikorako, horregatik sortu nahi dute bio enpresa berriak garatzeko behar diren azpiegitura eta zerbitzuak eskain ditzakeen gaikako inkubagailu bat.