Abenduaren 31 arte zabalik egongo da deialdia Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak batera bultzatzen duten KBi Digital ekintzailetza digitaleko inkubagailuan sartzeko.
KBi Digital gailu mugikorretarako aplikazioen garapenean, ikus-entzunezko ekoizpenean, interneten oinarritutako negozioetan eta bideo-jokoetan lanean ari diren startup, enpresa eta pertsona ekintzaileentzat pentsatuta dago.
Inkubagailura sartzeko baldintzen artean helbide soziala Bizkaian edukitzea, JEZn alta emanda egotea eta zerga-betebeharrak gaurkotuta izatea daude. Gainera, KBi Digital kudeatzen duten Bilbao Ekintza eta Beazen bideragarritasuna eduki behar du.