Infobeaz

KBi Digitalek weba estreinatzen du

kbiwebAuzo Factoryn kokatuta dagoen proiektu digitalen mintegia ezagutzera emateko eta abian jartzeko etapa gainditu ondoren, KBi Digitalek berriz diseinatu du bere weba bertan kokatuta dauden enpresa eta profesionalen beharrizanei hobeto egokitzeko baina, aldi berean, zuri ere parte hartzeko aukera eskaintzen dizun coworking espazio honi buruzko informazioa emateko.
Mintegiko enpresak, garatzen ari diren 16 proiektuak, hautespen-irizpideak, instalazioak eta, bereziki, eskaintzen diren zerbitzuak –besteak beste proiektuen azelerazioa eta 2015. urterako ezarri diren prestakuntza eta ekitaldien programa- web berrian aurkituko dituzun informazioetako batzuk dira.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA