Azaroaren 18an, Retrace europar proiektuaren barruan, Azaro Fundazioak eta Beazek “Diseinu sistemikoaren bidez ekonomia zirkularrerantz aurreratzen” jardunaldia antolatu zuten.
Bileran estrategia, metodologia eta jardunbide onez hitz egin zen. Alde batetik Bizkaiak nola bultzatzen duen ekonomia jasangarriago bateranzko igarobidea jakin genuen eta bertoko zenbait enpresaren egiazko adibideak ezagutu genituen (Barna, Kamaleonik, Koopera, Rafrinor). Bestalde, Silvia Barberok, Politecnico di Torino-ko irakasleak, pentsamendu sistemikoaz eta diseinu prozesuetan eta garapen iraunkorrean duen aplikazioaz hitz egin zigun.
Retrace ekonomia zirkularra sustatzen duen Europako lankidetza proiektu bat da eta bertan bost eskualdek parte hartzen dute. Horien artean Euskadi dago, Beaz eta Azaro Fundazioak ordezkaturik.