Infobeaz

Industries&Design 2016ko jardunaldia

31197361621_e065ccdaeb_zBilbao Bizkaia D Week 2016ren barruan, BiDCk Industries & Design jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu zuen azaroaren 29an, oraingo honetan ezohiko leku batean, izan ere Azkuna Zentroan berariaz sormen-industrientzat prestatutako gune ederrean burutu zen.

Ainara Basurko Beazko zuzendari nagusiak eman zion hasiera ekitaldiari eta, azaldu zuenez, bileraren gai nagusiak Design Driven Innovation kontzeptua eta inbertsio jasangarria izan dira. Benicio Aguerrea Euskadiko Diseinugileen Elkarteko koordinatzailearen sarrera-hitzaldiaren ostean, gaiok jorratzeko nazioarteko diseinugintzako profesional handi biren -John Thackara eta Roberto Verganti- eta beren sektoreetan erreferenteak diren Bizkaiko Maier eta Burdinola enpresen laguntza izan genuen. Amaieran mahai-inguruan parte hartu zuten Violeta Costa, Roberto Verganti, John Thackara, Ibon Miranda, Ana de la Riva eta Brigitte Sauvagek.

 

Save

Save

Save

Save

Save

Save

, , ,
Beaz

FREE
VIEW