1962an Irrintzi autoeskola sortu zuten Basaurin, familia-enpresa bat, duela 35 urtetatik ohiko eskolez gain desgaitasun handiak dituzten pertsonen trebakuntzaz arduratzen dena. Erabaki horren ondorioz hainbat eragozpen gainditu behar izan dituzte: legezkoak, homologazio eta harmonizazioari dagozkionak…, baina aurrera jarraitu dute beti. Haren historian hainbat mugarri daude eta 2014an Irrintzi Soluciones Adaptadas bigarren negozio-ildoa zabaldu zuten, desgaitasun larriak dituzten pertsonentzat ibilgailu guztiz pertsonalizatuak saltzeko eta moldatzeko.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=WPU8lPzLuHE&w=800]