6tik 10era bitartean, Bizkaiko bost startupek bidaia egingo dute Austin hirira Texasko eskualdeko ekosistema ekintzailea ezagutzeko. Honako hauek, zehazki: Motmo, Nymiz, Nantek, Odei Construction Software, eta Levitty.
Bidaia Innovation Bridge hitzarmenaren markoan dago kokatuta, Ekonomia Sustatzeko Sailaren eta Copperstone Q-Branch irabazteko asmorik gabeko erakundearen artean izenpetutako hitzarmenarenean, hain zuzen. Erakunde horrek bi hamarkada baino gehiago daramatza enpresak sustatzen, kapitala erakartzen eta proiektu berritzaileak kudeatzen.
Akodio horren xedea zera da: Bizkaiko startupak eta enpresak Austin hirikoekin lotzea, ekosistema bien elkarrekiko ezagutzan laguntzea eta elkarrekin aritzeko aukerak sortzea.
Horretarako, Q-Branch taldearekin lan egiteko hiru online saio barne hartzen dituen programa bat sortu da, saioetan startup bakoitzarentzat ibilbide pertsonalizatu bana sortzeko Austinera duten bidaiari begira.
Texasko hiriburuan izango dira azaroaren 6tik 10era, ekosistema zientifiko eta teknologikoaren ezagutzan sakontzeko eta ekintzailetzan laguntzeko eskualdeko politikak ezagutzeko. Amaitzeko, Austin Startup Week 2023 ekimenera joango dira.
28 startupek eman zuten izena Innovation Bridge Texas – Bizkaia deialdian, eta aurretiko hautaketa baten ostean zerrendan hamabi geratu ziren. Aurkezteko pitch bat egin ondoren, eta jarduera-sektorea zein Texasko ekosistemarekin bateragarriak ziren kontuan hartuta, horietatik bost hautatu ziren.
“Bizkaiko bost enbaxadore”, ekintzailetzako erreferentziazko ekosistemekin zubiak eraikitzeko xedea duen programa horretan jadanik parte hartu duten beste seirekin batzeko.