La cumbre está impulsada por la Red Europea de Negocios Creativos, Nolakoa izango ote da kulturgintzako ekintzaile sortzaileen hurrengo belaunaldia? Besteak beste, galdera horri erantzuteko antolatu da Industria Sortzaileen Europako Gailurra. Goi bilera hori maiatzaren 11n egingo da, Bruselan, “Kulturgintzako ekintzaile sortzailea 21. mendean” lemaren pean.
Negozio Sortzaileen Europako Sareak sustatu du goi bilera. Haren xedea da industria sortzaile eta kulturalen interesen alde egitea Europako hainbat herrialdetan; topaketa horretan, hain zuzen ere, aditzera emango dira herrialde horietariko hamarretan sektoreari laguntze aldera datozen bi urteetan bultzatuko diren programak.