Infobeaz

Impulsando Pymes, 5. edizioa

impulsando-pymes-16Duela 5 urte abian jarri zen Bilbon Impulsando Pymes ekimena. Ordudanik hiria beti egon da enpresa txiki eta ertainen garapena sustatzen duen bilera honen agendan. Aurten hitzordua martxoaren 15ean izango da, Euskalduna jauregian, eta aurrekoetan bezala Beazek hasiera emateko ekitaldian parte hartuko du. Izen-ematea.

Bi ordutan beren sektoreetan liderrak diren enpresa handiek doaneko hitzaldiak emango dituzte eta ETEei euren negozioa hazteko lagungarriak gerta dakizkiekeen informazio, ezaguerak eta esperientzia arrakastatsuak konpartituko dituzte. Gainera solasean aritzeko kafe-networkinga ere izango da.

Jorratuko diren gaien artean hauek daude: berrikuntza, talentua erakartzea, finantzaketa, nazioartekotzea, mugikortasuna, jasangarritasuna, bezeroen kudeaketa, eraldaketa digitala eta merkataritza elektronikoa.

Parte hartuko duten enpresak: AXA, Ecoembes, Endesa, Iberinform, IKEA, JCDecaux, Mercedes-Benz, Randstad, Unidad Editorial, Vodafone, Atisae, Europcar, eta LG Electronics.

, , ,
Beaz

FREE
VIEW