Beazek erabiltzaileen esku jarri du gailu mugikorretarako (smartphone eta tabletak) aplikazio korporatibo berri bat, gure zerbitzu eta diru-laguntzen katalogora era intuitiboan heltzeko eta jakinarazpen gaurkotuen bidez gure jardueren berri izateko aukera ematen duena. Helburua enpresa eta ekintzaileekiko harremana erraztea eta bere jardueren komunikazio eta informazioa hobetzea da.
APP berri hau beste pauso bat da Beazek hartutako erronkan: azken tresna teknologikoak txertatzea, enpresa sustapenean jokabide proaktiboa hartzea eta erabiltzaileei gure zerbitzuen eskuragarritasuna hobetzea.
Dohainik eskura daiteke gehien erabiltzen diren plataformetan, Apple (Apple Store) eta Android-en (Google Play).
Aplikazioa jaitsi nahi baduzu, sakatu hurrengo loturetariko batean, zure gailuak Android edo iOS erabiltzen duen arabera.