Infobeaz

Ikus-entzunezkoak eta eduki digitalak: metasektore berritzailea Euskadin

Ikus-entzunezko sektorea eta eduki digitala izan ziren gai nagusiak Eikenek eta Beazen urriaren 29an  Kudeaketa Aurreratuaren Astearen barruan antolatu zuten jardunaldian.

BIME Pro izan  zen bilkuraren eszenatokia eta helburua eduki digital guztiak batzen dituen metasektoreko eragileek elkar ezagutu dezaten eta harremanetan jartzea zen.

Metasektore honek aldaketa handiak izan ditu, digitalizazio prozesuaren ondorioz, eta euskal ekosistema digitalerako negozio-aukera berri eta interesgarriak dakartza. Hauxe da Eikenek egin duen azterketan agertzen diren ondorioetako bat eta aurretiazko emaitzak jardunaldian bertan jakinaraziko dira.

Hasiera emateko hitzaldian  oinarritzat berrikuntza duten hainbat sektoretan eraldaketa digitalak nola eragiten duen aztertu zuten, besteak beste ikus-entzunezkoak, publizitatea, komunikazioa eta multimedia, eduki digitalak eta  e-learninga sektoreetan.

Halaber, espainiar Estatuan erreferente bihurtu diren lau enpresetako euskal ekintzaileen iritzia entzun ahal izan genuen bertatik bertara: Irusoin, The Blackout Project, Dominion eta Educaedu-renak. Egitarauan, gainera, networking saio bat, proiektu eta kasu arrakastatsuen aurkezpena, bilera pertsonalak eta, Viconmtechek ikus-entzunezko konponbiderik berritzaileenak aurkezteko  erakusleiho teknologikoa egon ziren.

, ,
Beaz

FREE
VIEW