Infobeaz

Ikasi zure enpresarentzako negozio-eredu berritzailea definitzen

BEAZek eta  Innobasquek baterako proiektu bat bultzatzen dute, Bizkaiko enpresetan negozio-ereduen berrikuntza bultzatzeko. Bost ETEk lehiakortasuna hobetzeko aukerak identifikatzen, sortzen eta sustatzen ikasiko dute, metodologia egiaztatua erabiliz. BEAZek % 65eko hobaria ematen dio programan parte hartzeari. Izena emateko epea iarilaren 30a amaituko da.

Zerbitzua Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, 5 eta 100 langile artekoei, eraikuntzari, garraioari, industriari lotutako zerbitzuei, turismoari eta handizkako merkataritzari.

Metodologiari dagokionez –Innobasquek iaz erabili zuen–, hiru faseko ibilbide bat da, eta, amaitzeko, ibilbide-orri bat zehazten du, enpresa bakoitzak bere berrikuntza-estrategia bideratzeko eta uneoro esparru-baldintzetara egokitzeko aukera izan dezan. Prozesu osoan zehar –sei hilabeteko ezagutza intentsiboa–, hainbat arlotan adituak diren taldeen laguntza izango dute.

Programak 13.000 euroko kostua du. BEAZek % 65eko hobaria emango du eta enpresa parte-hartzaile bakoitzak 4 550 euroko gastua ordaindu beharko du.

Beaz

FREE
VIEW