Infobeaz

ICOT 2015, Pentsamenduaren Nazioarteko Konferentzia

ICOT 2015Euskalduna Jauregiak ICOT 2015 nazioarteko topaketa hartuko du ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean. “Pentsamendua sarean, hiri eraikitzaileak” lelopean, pentsamendua hezkuntzan, enpresan, artean eta kirolean aplikatzeari buruzko hausnarketa egingo duten hainbat aditu bilduko ditu. Izen emateak.  

Zehazki, ekainaren 2an eta 3an landuko da pentsamendua enpresen munduan aplikatzea eta Edward de Bonok, Jeff Clanonek eta Brendan Spillanek parte hartuko dute. Gaurkotasunari lotutako lau gai jorratuko dituzte: ekonomia zirkularra, talentua, sareak eta ekintzailetza. Hezkuntzari, arteari eta kirolari buruzko blokeak ere interesgarriak izango dira eta planteamendu ezagun eta berritzaileak dituzten pertsonek hitz egingo dute: Howard Gardner, Richard Server, David Parking, Montserrat del Pozo eta Francesco Tonucci, besteak beste.

, , , , ,
Beaz

FREE
VIEW