Urriaren 7an hodeiko zerbitzuei buruzko ForoTech konferentzia bat egingo da Deustuko Unibertsitatean. Topaketa informazio sistema propioak dituzten enpresetako zuzendarientzat eta IKT azpiegiturak eta sistemak behar dituzten enpresa ekintzaileentzat da. Sarrera librea da baina aldez aurretik inskripzioa gein behar da. Konferentziaren iraupena 9:00etatik 12:00ak artekoa da. Hiru ordu horietan hitzaldi labur batzuk, hizlari guztien partaidetza izango duen mahaingurua eta bertaratuko direnen networking-erako tarte bat egongo dira.
Antolatzaileak Deustuko Ingeniaritza Fakultatea eta NoranaiConsulting dira.