Maiatzaren 6an Euskalduna jauregian Sherpa Summiten bigarren edizioa egingo da. Mugikorretatik bilatzeko azkeneko belaunaldia eta erabiltzaileen interfazeen eta wearables tresnen eremuan azkeneko berriak izango dira topaketa honen gai nagusiak. Izan ere, “etorkizuneko joera teknologikoak azaltzeko abangoardia-erreferentzia bezala finkatzea” du helburu.
John Sculley, Doug Solomon edo Sridhar Iyengar bezalako adituak izango dira hizlari.
Edizio honetako berrikuntzen artean, Udalak berak ekitaldi bat (Bilbao App Gunea) antolatuko du, Bilbao Ekintzak sustatzen dituen enpresa teknologikoen erakusleiho izateaz gain, hainbat tailer burutu eta enpresei, unibertsitateei, profesionalei eta ekintzaileei irekitako programatzaileen topaketa gauzatzeko.