Infobeaz

Hasiera ederra: Coven Arts-en Inglorious salgai dago PlayStation®4-n

Coven Arts bideo-joko independenteak garatzeko estudio bat da, 2016an sortua. Haren ibilbide laburra izan arren baditu mugarri garrantzitsuak, berriena PlayStation®4-rako Inglorious jokoan merkaturatzea.

Horren aurretik Bilboko PlayStation®Talents Games Campen egoteko hautatutako estudioetako bat izan zen. Erreferentzia biok lotuta daude, izan ere inkubagailu horretan egoteak zure jokoa PlayStation®Store-ren bidez formatu digitalean PlayStation®4-rako esklusibotasunez argitaratzea dakar.

10 hilabetez sorkuntzarako gune ireki batean lan egiten da, PS4a garatzeko kitak eta laguntza tekniko eta enpresariala jasoz eta PlayStation®-en hedabideetan 100 000 € baino gehiago balio duen marketin kanpaina garrantzitsu batean parte hartzeko aukera izanik.

Bilboko PlayStation®Talents Games Camp ekimena Sony Interactive Entertainment Españak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen dute eta helburua garapen-estudio txikiei laguntzea da.

Coven Arts Bilboko Games Campen garapen profesionalera jauzi egin duen lehenengo taldeetako bat da eta hor igarotako denboran asko ikasi dutela nabarmentzen dute. Haien lehen jokoa, Inglorius, ziegak arakatzeko bideo-joko bat da eta protagonista antiheroiak eta garaitu behar diren etsaiak dira. MOBA estilokoa, helburua ez da jokatzen dutenak elkarren kontra jartzea, irabazteko lehiatzea baizik.

PlayStation®Storera heltzea bultzada handia da taldearentzat. 2016an jada Sevilla Gaming Fest-en saritua izan zen eta  finalista gelditu zen Fun & Serious-en; eta 2017an Indie Joko onenaren saria irabazi zuen Barcelona Games Worlden.

 

 

,
Beaz

FREE
VIEW