Infobeaz

Hack&Disrupt! Fintech, 2. edizioa

Apirilaren 1ean eta 2an Hack&Disrupt!-en bigarren edizioa ospatuko da Bilbon. Hackathon honek fintech eta insurtech arloak ditu ardatz nazioartean, eta bereziki finantza jasangarrien eremura bideratuta dago. Antolatzaileak: BME eta BBF Fintech. Har ezazu parte! 

Hitzordu honen helburua ekintzaileak eta enpresak konektatzea da, finantzak eta aseguruak digitalizazioaren bidez beste modu batera irudikatze aldera. Horretarako, parte-hartzaileek, elkarlanean, finantza-sektoreko enpresek proposatzen dituzten benetako 2 erronkari aurre egin beharko diete.

Nazioarteko ekitaldia Bilboko La Bolsa eraikinean eta Bilbao Berrikuntza Faktorian izango da.

Talde irabazleek BBF Fintech inkubazio programan parte hartzeaz gain, eskudirutako sari bat irabazteko aukera ere izango dute.

BBF Fintech finantzen eta teknologiaren inguruko negozio berrien inkubagailua da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak sustatzen dute, Dominion partner teknologiko duelarik.

,
Beaz

FREE
VIEW