Infobeaz

“Gu ere ekintzaileak gara” bilkura

emprendedorasAbenduaren 4an Joera aldaketa: gu ere ekintzaileak gara izenburuarekin mahai-ingurua burutu zen  Beazen egoitzan, Emakundek urriaren 5etik abenduaren 18ra arte antolatu duen XII. Berdintasunerako gunearen barruan.

Ainara Basurko BEAZko zuzendari nagusiak ongi-etorria eman ondoren mahai-ingurua hasi zen eta hauek parte hartu zuten: Eva Armestok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapenerako zerbitzuburuak; eta Susana Zaballak, Emakumeekin, emakume ekintzaileei laguntza emateko elkarteko presidenteak.

Halaber, ekintzailetzaren hiru adibide aurkeztu ziren: Garazi Azanzak (Deusto Entrepreneurship Centre-ko ikertzailea -Deustuko Unibertsitatea- eta DeustoPush-eko aholkularia) ekintzailetza unibertsitatearen ikuspegitik erakutsi zuen; Jone Zubiagak (peopleing, sormen-zerbitzuetako agentziako bazkide-sortzailea) sormenezko ekintzailetzaz hitz egin zuen; eta Ana Arriolak, (Enerblock-eko presidentea), industria ekintzailetza aurkeztu zuen. Mahai-inguruko moderatzailea Ana Sancho, Metropoli-30-eko komunikazio arduraduna izan zen.

Ondoren solasaldi batean zalantzak argitzeko eta galderei erantzuteko aukera egon zen. Ekitaldia amaitutakoan networking-saioa egin zuten bertaratutakoek giro lasaian, kafe bana dastatu bitartean.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA