Urriaren 21ean Beazen Ideia berritzaileak sortzeko eta prototipatzeko bigarren lantegia burutu zen, Bizkaiko Aldundiak Gizatea eta Reas-en laguntzarekin antolaturik. Jardunaldion helburua gizarte inpaktu positiboa duten eta gure eredu ekonomikoaren alternatiboak diren proiektuen garapena bultzatzea da, Bizkaian gizarte berrikuntzaren sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean.
Horretarako, ideiak sortzea errazten duten metodologiak erabiltzen dira, eta oraingo honetan lantegia Altekio-ko Lucila Valsecchik dinamizatu zuen.
Lehentasuna duten erronkak erabaki eta hiru hautatu ondoren -jasangarritasuna, aldaketa demografikoa eta gizarte desberdintasuna- zenbait ideia proposatu ziren eta horietako 6 landuko dira hurrengo hilabeteetan eta 2017an.