Maiatzaren 31n Gizarte Ekintza eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru Sailek antolatutako Gizarte Berrikuntzako beste jardunaldi bat burutu zen. Bilera interesgarria eta aberasgarria izan zen eta agerian jartzen du Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldea eremu horretan erreferentziako nodo bezala kokatzeko egiten duen apustua eta baita sektoreko enpresa txikien eta eragileen dinamismo eta bultzada handia ere.
Jardunaldian proiektuan kolaboratu duten Gizarte Ekintza eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru Sailetako lan-taldeen hausnarketak entzun ziren, gure lurraldea gizarte-berrikuntzan erreferente bihurtzeko duen konpromisoa berertsiz. Berrikuntza teknologikoek guztiz aldatuko dutenez etorkizuneko egoera, Bizkaiak ez die atzea eman nahi, eta ez die emango.
Irrintzi Soluciones Adaptadas, Libu, eta Mugikon-en adibideek jarduera pribatuak duen betekizun garrantzitsua agertu zuten eta gizarte konpromisoa, enpresa ekimen jasangarri eta eskalagarrietan isla daitekeela erakutsi zuten.
Nazioarteko ikuspegi sortzaileena Social Innovation Generation antolakundeko Tim Draimin eta Vinod Rajasekaran-ek eman zuten. Erakunde horren helburua Kanadan hazkunde inklusiboa ahalbidetuko duen aldaketa ekonomiko, kultural eta politikoa lortzeko laguntzea da.