Apirilaren 4tik 10era Getxoko Enpresa eta Merkataritza Elkarteak Getxo Modaren 29. edizioa gauzatuko du. Ibiltokien ohizko jardueraz eta diseinatzaile berrien lehiaketaz gain, aurten moda eta irudiari buruz hainbat master class, Getxoko zona desberdinetan argazki-saioak eta udalerriko denda nahiz ile-apaindegietarako argazki-lehiaketa daude. Miriam Ocariz, Angel Schlesser eta Alberto Cerdánek topaketan modu desberdinean parte hartuko dute eta, gainera, beren ibilbideak goretsiko dira.
Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak lagundutako lehiaketa da.