Ezkerraldeko edo Meatze Zonako Behargintzaren batean bazaude, pertsona ekintzailea bazara eta eskualdeari ekarpen handia egin diezaiokeen ideia baduzu, anima zaitez eta aurkeztu Portugaleteko Udalak antolatzen duen enpresa-ideiei buruzko lehiaketaren edizio berrira. Epea: apirilaren 17ra arte.
Lehiaketaren helburua Ezkerraldeko eta Meatze Zonako udalerrietan kultura ekintzailea suspertu eta garapen ekonomikoa bultzatzea da.
Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Muskizko Behargintzetarako partaidetza irekia.
Lehiaketak 1.000, 800 eta 700 euroko lehenengo hiru sari eta tokiko 20 sari, bakoitza 300 eurokoa, aurrez ikusten ditu.