Eusko Jaurlaritzak, Etorgai programaren bitartez, 28 milioi eurorekin, industria ikerkuntzako eta izaera estrategikoko garapen esperimentaleko proiektuak diruz lagunduko ditu. Gutxienez hiru enpresako partzuergoei zuzenduta dago, eta horien tartean Zientzia, Teknologia eta Ikerkuntzaren Euskal Sareko agente batek parte hartu behar du.
Etorgaik zerbitzu, prozesu edu produktu hobeak ekoiztera orientatutako jakintza sortzea sustatzen du, baita interes estrategikoko teknologiak integratzera orientatutakoa ere.
Horrez gain, oinarri zientifiko-teknologikodun enpresek eta patente berrien proiektuek ere parte har dezakete programa honetan, enplegua sortzen eta “euskal ekoizpen sarearen kokapen teknologikoa hobetzen” laguntzen badute.