Irailaren 30era arte eska daitezke Kudeabide programarako laguntzak, kudeaketa aurreratuko tresnak eta printzipioak aplikatuz enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Kudeabide Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EAEko hiru aldundiek koordinatutako programa da. Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin bat datozen kudeaketa hobetzeko proiektuak 2020an hasi dituzten 5 eta 49 langile bitarteko ETEei zuzenduta dago.
Laguntzaren zenbatekoa proiektuan diruz lagun daitezkeen gastuen % 60koa izango da, eta diruz lagun daitekeen oinarriaren muga 12.000 € izango da.
Eskaerak Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.