Urtarrilaren 11n Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, foru aldundien eta euskal BICen laguntzarekin, horien artean Beazenarekin, bultzatzen duten BIND 4.0. ekimenaren hirugarren edizioa hasiko da. Sei hilabetez hogeita hamabi startupek enpresa eragileekin batera lan egingo dute 4.0 industriaren teknologietan oinarritutako proiektu berriak garatzeko.
Azken deialdira 64 herrialdetako 524 startup aurkeztu dira. Hautatuak izan diren 32tik 19 Euskadikoak dira eta 13 A Coruña, Asturias, Bartzelona, Madril, Malaga eta Valentziakoak. Badaude ere 5 Alemania, Britainia handia, Txekia, India eta Turkiakoak. Hauexek dira:
Addilan, Atelei, Bead Technologies, Bioscan Research, Ctechnano, DifferEngin, Eave, Bettergy, Engidi, FlyThings, Hdiv Security, IDDO Technical Solutions, IMMERSIA, Iomed, JakinCode, LUDUS, Naru, Neosentec, Neuron Soundware, Niceveri Systems, Opencloud Factory, Oretek, Osasen, Patia, Persei vivarium, SamyLabs, Tumaker, Tyris Software, Veltium, Vixion, WiTraC y Xabet.
BIND 4.0 azelerazio-programa bat da eta 24 asteko iraupena du. Programa horretan parte hartzen duten startup-ek 150.000 €-ra arteko ordainsaria duen proiektu bat garatzeko aukera dute, industria-enpresa laguntzaileekin batera:
ABB, Aernnova, Alcor, Arcelor Mittal, Batza, Bridgestone, BTI, CAF, Cie Automotive, Cikautxo, Danobat Group, Egile, Euskaltel, Faes Farma, Fagor Ederlan, Gestamp Group, Grupo Elecnor, Iberdrola, IMQ, Keralty, Maier, Merceder Benz, Michelin, Mondragon BDC, Orona, QuirónSalud, Repsol-Petronor, RPK, Sener, Sidenor, Tubacex, Ulma, eta Viuda de Sainz.
Proiektuen eremu teknologikoari dagokionez, desagregazioa ondorengo hau da: Internet of Things (11), Big Data (11), Manufaktura gehigarria (7), Zibersegurtasuna (6), Errealitate areagotua / Errealitate birtuala (3), Adimen artifiziala (2), Wearables (2), Infragorriaren espektroskopia (1) eta Energiaren birkarga (1).