Berriz ere Bilbo Adigital-ek antolatzen duen European Ecommerce Conference-ren egoitza izango da. Hitzordua azaroaren 18an eta 19an da Euskalduna Jauregian eta bere leloa: “Ekonomia digitalaren etorkizuna berriz diseinatuz” da.
Honako hau EECren bederatzigarren edizioa da, ekintzaileen eta Interneteko profesionalen derrigorrezko bilgune bihurtu den kongresua, ez bakarrik mundu osoko enpresen esperientziak zuzenean eta artekaririk gabe ezagutzeko aukera ematen duelako, merkataritzako aukerak bilatzeko ere balio duelako.