Ekainaren 25ean, “Finantzaketarako sarbidea eta enpresa-hazkundea” jardunaldiaren beste edizio bat antolatuko du Beazek. CDTIk eta Enisak hartuko dute parte eta aurkeztuko dituzte startupek, ETEek, ekintzaileek eta enpresa handiek eskuratu ditzaketen laguntzak.
Topaketaren helburua da Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen laguntzen osagarriak diren finantzaketa-tresnak ezagutaraztea eta lurraldeko enpresek beste erakunde batzuetako talde teknikoekin alderatzea beren ideiak eta proiektuak.
Oraingo honetan, jardunaldia egiten den aldi berean Trantsizio Berdea foru-programa hasiko denez, Ekonomia Sustatzeko Saileko kideek ere hartuko dute parte lehen aldiz.
09:30etik 11:30era, hiru erakundeen aurkezpena egingo da. Banakako saioak egingo dira ondoren eta izena eman beharko da horietarako, ekainaren 21a baino lehen (izena emateko hurrenkeraren arabera beteko dira plazak).