Infobeaz

Esker ON 2022

Esker ON sariek agerian uzten dute enpresek Bizkaiarekin duten konpromiso soziala. Ez dute hazkunde ekonomikoa edo errentagarritasuna islatzen, negozioa ulertzeko modu arduratsu eta orekatua baizik.

Iaz covid-19ari eta haren ondorioei aurre egiteko 20 ekimen burutu zituzten. Denboraren joana-rekin ikusi da pandemiak jasangarritasunari eman dion bultzada handia.

Hori dela eta, 2022an, Esker ONen gaia dira klima-aldaketaren aurkako borroka eta Garapen Jasangarrirako 7., 9., 11., 12. eta 13. helburuak.

Zenbait erakundek beren proiektuak aurkeztu dituzte. Hamalau aukeratu ditugu, sektore eta ta-maina desberdinetakoak. Horietako bakoitzak ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukerak islatzen ditu.

Guztiek erakusten dute nola egiten duen aurrera Bizkaiak trantsizio berdean, bai eta bertan enpresek duten funtsezko eginkizuna ere, kontsumitzaile, inbertitzaile eta administrazio publikoen gero eta eskari handiagoari erantzuteko beharrak justifikatuta, bai eta erantzukizun korporatiboak ere.

Garapen jasangarriko helburuekin lerrokatutako proiektuak

Beaz

FREE
VIEW