Infobeaz

Eroskirekin batera BIOK! erronka abiaraziko dugu

Erronka berria Beazeko Berrikuntza-plataforma irekiaren bidez. Oraingoan Eroskirekin batera eta oinarritzat hartuta digitalizazioa eta elikadura osasungarria nahiz arduratsua. 

Hona hemen erronkaren enuntziatu zehatza: nola lortu modu pertsonalizatuan bizitza-ohitura osasungarriak eta jasangarriak sustatuko dituzten konponbide digitalak?

Bere helburua da tresna berriak sortzea kontsumitzaileek elikadura orekatuaren aukerak izateko, betiere gustuak, lehentasunak eta beharrak kontuan hartuz. Xede horrek eskatzen du erabiltzaileak hobe ezagutzeko: bere jarduera fisikoa, loaldi-ohiturak, intolerantziak, bizimodua, etab.

Proposatutako konponbideek gai izan behar dute, batetik, iturri desberdinetako informazioa biltzeko eta, bestetik, informazio horren gainean zerbitzu eskalagarria eta erabiltzaileentzako baliozkoa egituratzeko. Gainera, zenbait plataformatan txertatu ahalko dira, intuiziozko erabilgarritasun erakargarria izango dute eta erabiltzailearen segmentazioa sortuko dute.

Erronkan edozein ekintzaile, startup, ETE, zentro teknologiko edo unibertsitatek parte har dezake, baldin eta proposamenak planteatutako erronka oso-osorik edo zati batean ebazten laguntzen badu.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 18tik ekainaren 30era bitartean egongo da zabalik. Ixten denean, ebaluaketa-prozesuari ekingo zaio. Beazen eta Eroskiren analisia gainditzen duten proiektuek In factory innovation trip izenekoan parte hartuko dute. Kooperatibako lantaldeekin antolatuko den baterako sormen-tailer bat da eta, ziurrenik, uztailaren 13an eta 20an egingo da.

Uztailaren 28an aditzera eman nahi da startup irabazlea. Harrezkero, sei hilabetez, Eroskirekin batera 15.000 eurotik beherako konponbideari buruzko proiektu pilotu bat landuko du.

Informazio-jardunaldia

Erronkaren enuntziatuan sakontzeko eta zuen zalantzak argitzeko, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu ekainaren 8rako streaming bidez. Izen-emateak.

 

, ,
Beaz

FREE
VIEW