Lehen aldiz, Beazen webgunean aplikazioa gaitu dugu I+G+b proiektuen kalifikazio fiskaleko txostenak izapidetzeko, entitate finantzatzaileak kenkaria aplikatzeko, gauzatutako jarduerei dagokienez.
Eskaera hori izapidetu ahal izateko, aldez aurreko kalifikazio-txosten arrazoitua eduki beharko da (64bis – BEAZ), eta 2019an gauzatutako jarduerak dituzten proiektuei buruzkoa izango da, ekitaldi horretan benetan egindako gastuekin.
Txostena eskatzea eta ondoren erabiltzea borondatezkoa da finantzatzailearentzat, baina erabiliz gero loteslea da Ogasun eta Finantza Sailarentzat.
Eskaera egiteko epea: 2020ko otsailaren 14ko 14:00ak