Virtualware Hungariako Ateknea Solutions enpresak koordinatzen duen ikerkuntza talde baten barruan sartu da ikusmen gabezia duten pertsonentzat tablet bat garatzeko helburuarekin. Proeiektuaren helburuaz gain interesgarria da ere 50 herrialdetako 600 antolakunde elkartzen dituen Enterprise Europe Network sarean sortu dela. Proiektua arrakastatsutzat jo dute etorkizunari begira egoteagatik.
Aitortza hori EEN sarearen euskal nodoari ere zabaltzen zaio, eta zehazkiago Bizkaiko ETEen artean EBren baitan enpresarteko lankidetza bultzatzen duen Sabin Goitia Beazko teknikariari.