Irailaren 30a arte zabalik egongo da epea Ekonomia Sustatzeko foru Sailak bultzatu eta Beazek kudeatzen duen Enpresa Proiektu Berritzaileak Garatzeko hirugaren dirulaguntza-deialdira aurkezteko.
Xedea: enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.