Bizkaiko Foru Aldundiak aurten 13.289.000 euro inbertituko ditu enpresa-ekimen berriak sortzeko. 2014an, 2012-2015 urtetarako “Enpresa Berriak Sustatzeko Foru Plana” ekonomia digitaleko proiektuei ekiteko laguntza-programa batekin eta Seed Capitalek mikro-kredituak emateko funts baten bitartez. Ezagutu xehetasunak.
Enpresa edo enpresa-proiektu berrientzat Ekonomia Sustatzeko Sailak ezarritako laguntzak lau kapitulutan biltzen dira:
- Enpresa Berritzaile berriak sustatzea (8.589.000 €)
- Bizkaia Sortzailea (1.250.000 €)
- Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza (2.450.000 €)
- Merkataritzaren sustapena (1.000.000 €)
Kalkuluen arabera, 2014an 200 enpresa eta proiektu berritzaile lagunduko dira. Horietatik, ehun konpainia berrienak izango dira eta beste ehun lehendik daudenak.