Infobeaz

Enkarterriko estimulu planaren balantzea

Aurtengo hasieran Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Enkarterriko udalek  erabaki zuten Enkarterri berpizteko plana abian jartzea, eskualdeko lehiakortasuna hobetzeari begira. Urtea amaitzear dagoela, balantzea egiteko sasoia da.

Horixe egin dute erakundeek laugarren segimendu bileran. Abian jarri ziren lehenengo 12 neurrien bilakaera aztertu zen eta, garrantzitsuagoa dena, hasierako aurrekontua  (3,6 M€) handitzea erabaki da, 7 milioi eurotara heldu arte.

Imanol Pradalesek eman dituen zehaztasunen arabera guztira 4 izan dira Indartu Programaren laguntza jaso duten enpresak eta egin den inbertsioa, guztira, 3,7 milioi eurokoa izan da 44 lanpostu sortuz. Halaber, industriaren eta lotutako zerbitzuen sektoreetako 52 ETE dira lehiakortasuna hobetzeko eta hazkuntza-aukerak esploratzeko transformazio-proiektuak egiteko laguntza berezia jasotzen ari direnak.

Aldi berean proiektu pilotuak egiten ari dira esparru eta arlo desberdinetan: ibilgailuak konpontzeko 35 lantegi elkartu egin dira eta Sopuertako San Viator Prestakuntza Zentroarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan jardungo dute mugikortasun elektrikoak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko.

Eta 16 denda dira tokiko merkataritza sustatu nahi duen lehen esperientzian parte hartuko dutenak. Pertsona gazteei dagokienez, guztira 40 izan dira Bizkaia Dreams Lab ekimenarekin bat egin dutenak bi gairi buruz hitz egiteko eta hausnartzeko laborategia eratzeko: lan-aukerak eta ekintzailetza.

Pradalesek esan zuenez pozik dago lortu diren aurrerakuntzekin; dena dela, onartu du oraindik ere luzea dela jorratu beharreko bidea: “oraindik ere lan asko egin behar da datu sozioekonomikoak Lurraldearen batez bestekora irits daitezen; horretarako 2019ko azken lauhilekoan Enkarterri 2020-2025 Plan Estrategikoa egingo da”, iragarri du.

Beaz

FREE
VIEW