2014an ER Bizkaia XXI sortu zen Bizkaian, 2015eko urtarriletik Electrorecycler izen komertziala daukana. Haren helburua aparatu elektriko eta elektronikoen kudeaketa osoa da, sustatzaileek ondo ezagutzen zuten sektorea alegia. Hain zuzen ere lantaldearen gaitasun tekniko handia eta bikaintasunaren etengabeko bilaketa dira enpresa honen ezaugarrietako bi. Halaber, azpimarratzekoak dira ingurumen eta gizarte konpromisoa; horren erakusgarria da lehentasunez Galdakao inguruko jendea kontratatu nahi dutela, batez ere lana lortzeko zailtasunak dituena. Gaur egun 24 pertsona dira eta bi urtetan fakturazioa ia hirukoiztea lortu dute.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=hR00g7zGrj0&w=800]