Infobeaz

Eiken-ek zuzendaritza-batza berriztatu du

Junta EikenUrrian 10 urte beteko ditu Eiken, Euskadiko Ikusentzunezkoen Klusterrak. Klusterraren lehenengo 10 urteak bete ostean, eta kontutan hartuz sektorearen egoera zaila, estruktura berri baten bitartez erantzun nahi die EIKENek datozen urteetako erronkei

 

Eiken-en proiekturik garrantzitsuenak hauexek dira: Innova Basque Audiovisual, Ikus-entzunezkoaren enpresen nazioartekotzerako proiektua, laster sektore osoari zabalduko dena eta aurreko edizioekin konparatuz berrikuntza askorekin datorrena; EikenTALENT, Sektoreko enplegu gaztea sortzea helburu duena; Smart Culture, Europako proiektua non Euskadik, Eikenen bitartez, 8 erregioetako Kontsortzioan parte hartzen duen ekonomia sortzaileko sektoreei negozio aukerak sortzeko helburuarekin; eta, azkenik, errodajeen ekonomiarekin lotuta dagoen estrategia Klusterraren bitartez Bilbao Film Commission Bilbao-Bizkaia Film Commission bihurtzeko asmoz.

 

 

Beaz

FREE
VIEW