Infobeaz

EHUk European Enterprise Promotion award saria irabazi du ekintzailetzan egindako lanarengatik

UPV, ZITEKUPV/EHUk Ekintzaile-kulturan trebatzea helburu duen Enpresa berritzaileak sortzen Euskal Herriko Unibertsitatean programa Enpresa Sustapenerako Europar Sari Nazionala lortu du.  Zitek, Inizia eta Entreprenarik egindako lana goraipatzen du Sariak.

Europako Batzordeak antolatutako European Entreprise Promotion Awards-ek enpresa espiritua bultzatzen duten aparteko ekimenak aintzatetsi eta saritzen dituzte. Sarien lehenengo aldia 2005ean antolatu zen. Herritarrak enpresen garrantziaz konturatzea dute helburu, baita ere.

Ekintzailetzaren arloan EHUk unibertsitateko kolektiboaren artean zabalkundea ematen  eta teknologia oinarriko enpresa berritzaileak sortzen emandako laguntza saritu du.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA