Egoinek arkitektura proiektuetarako zurezko eraikuntza eta konponbideak eskaintzen ditu, ingeniaritza, diseinua, fabrikazioa eta muntatzea eginez. Haren ezaugarrien artean bertoko lehengaietan oinarrituta produktu propioa garatzea, hazkunde jasangarriarekiko konpromisoa eta ekoizpenerako teknologian inbertitzea daude. Inbertsio horri esker etengabe berritzen ari dira eta proposatzen dituzten zurezko konponbide aurreratuak oso estimatuak dira, beren balio erantsi eta kalitatearengatik eta ohiko eraikuntzako materialen aldean aukera lehiakorra direlako.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=92KMb1HsHf8&w=800]