Ekainaren 1ean, Bizkaia Sortzailea gunean egingo da EEMusic plataforma Estatuan abiarazteko ekitaldi ofiziala. Hori dela eta, doako lantegi bat eta erakusketa bat antolatu dira. Lantegian “Musikaren sektoreko eraginkortasuna eta iraunkortasuna” aztertuko dira, eta erakusketak modu artistikoan azalduko du berotegi efektuko emisioen eta energia kontsumoen arteko lotura.
EE Music proiektuak gertakari musikalekin lotzen ditu eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak. Honezkero Europako 27 herrialdetan dihardu, bi sektoreen arteko elkarrizketa errazten duten gertakariak antolatzen, eta orain Espainiara helduko da Greenizeren eskutik.
Klubei eta industria sortzaileei nahiz musika jaialdiei begira antolatu da lantegia, eta atzerriko hainbat aditu bilduko ditu, besteak beste Martha Bissman (WIP-Alemania), Joana Martins (TerraSystemics-Portugal), Chiara Badiali (Julie’s Bicycle-UK) eta Antonio Cañas (Greenize-España).