Uztailaren 13an Donostian Euskadiko Atonomia Erkidegoko Global Entrepreneurship Monitor txostena aurkeztu zuten, ekintzailetzaren egoera urtero neurtzen duen ikerketa, EBko beste herrialde batzuenarekin alderatzeko aukera emanez.
Ikerketaren arabera, Euskadiko Ekintzailetza Jardueren Tasa egonkor dago eta gizarteak ekintzaileei buruz duen iritzia hobetu egin da.
Datuek, halaber, erakusten dute euskal enpresa sortu berrien berrikuntza-maila Europako eta Estatuko batez bestekoaren gainetik dagoela, eta ekintzailetza bultzatzeko politika, programa eta azpiegiturak bikainak direla.
Alderdi ahulenen artean, proiektu berrien gabezia, finantzatzeko zailtasunak, I+G transferentzia, eta lehen eta bigarren mailako irakaskuntzan ekintzailetza-gaitasunak bultzatzeko ekimen falta agertzen dira.