2018an Aldundiak abian jarri zuen Drive – Bizkaiko ezkutuko txapeldunak proiektua, lurraldearen egonkortasun eta hazkunde ekonomikoan funtsezko papera erakutsi duten enpresa hauek hobeto ezagutzeko.
Beraien beharrizanak identifikatu nahi genituen eskaintzen dizkiegun laguntzapolitikak hobetzeko eta haien arrakastaren oinarria diren estrategiak aztertzeko, hazten ari diren ETEetan aplikatzeko; aldi berean, goraipamen gutxi izan duen haien bikaintasun paregabea errekonozitu nahi genuen.
Hauek dira hasieratik bidaide izan ditugun eta Drive proiektua osatzen lagundu diguten 24 enpresak.
Baussa, Ona Electroerosión, Ingemat, Prosertek, Melchor Gabilondo, Antec, Microdeco, Mecalbe (MEK Group), Versa Home, Walter Pack, Izar Cutting Tools, Grupo Arruti, Dibal, Itsaskorda, Celulosas Vascas, Biolan Microbiosensores, Burdinola, GHI Hornos Industriales, Virtualware, Zunibal, Heroslam, Fluytec, P4Q Electronics eta La Magdalena
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=xBLe6EUGNfI&w=800 ]