Infobeaz

Diseinuaren Sari Nazionalak 2015

pnd2015Jaime Moreno Medina (kategoria profesionalean) eta Marset Iluminación (enpresen kategorian) dira Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak ematen dituen Diseinuaren Sari Nazionalen 2015eko edizio honetako irabazleak. Sari horrek, aldi berean ematen den Berrikuntzaren Sariaren gisan, “diseinuan egindako ibilbidea” aitortzen du, “garapen ekonomiko eta sozialerako ezinbesteko sektorea delako, etekin ekonomikoa areagotzen eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen baitu”.

Modu zehatzagoan, epaimahaiak Mormediko presidentea eta diseinatzaile industriala den Jaime Moreno Medinaren “ikuspegi sortzaile, berritzaile eta diziplina anitzekoa” azpimarratu du, “produktuaren estrategian aholkulari aditua bilakatu delarik”.

Marset-en kasuan, “erakundeak azken urteotan izandako hazkunde izugarria, esportaziorako kuota sendoa eta bere bildumen kalitatea” azpimarratu ditu epaimahaiak.

Beaz

FREE
VIEW