Deusto Fundazioa taldeak irabazi du RETAbet enpresak BIOK! berrikuntza irekiko programaren baitan plazaratutako erronkaren lehiaketa. Epaimahaiak nabarmendu du haren proposamenean alderdi teknikoari eta giza faktoreari eskaintzen dien antzeko garrantzia.
Ezarritako erronkak hurrengo galdera egiten zuen: Nola lagun dezakete teknologia berriek joko arduratsua sustatzen? Beraz, teknologia zen proiektuaren abiapuntua, baina ez nahitaez helmuga.
Parte hartu duten startup eta lantaldeek proposatu dituzten konponbideetako batzuk teknologia berberetan oinarritzen dira eta Deusto Fundazioarenaren bereizgarria jarrera-adierazleei ematen dien garantzia da. Horretarako lantaldeak psikologiako profesionalen eta joko-arazoetako espezialisten aholkularitza izan du.
Lantalde irabazlea izan denez, Deusto Fundazioak prototipo bat egingo du RETAbet.es-en.