Ekintzaile berriak heltzen dira Design Kabira eta ostiralero biltzen gara. Une batez lana alde batera utzi eta etorri berriek aurkezten dituzten proiektuen nondik-norakoak entzuten dira. Uztailaren 4an Itxaso Torrontegi Armuseliko sustatzailearen eta Xabi Vicuñaren txanda izan zen. Xabin Goitia gure lankideak Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Egitarauaz hitz egin zuen.
Xabi Vicuñak gizarte sareetan publizitatea kudeatu ahal izateko gailu mugikorretarako web aplikazio bat garatzen ari dela azaldu zuen. Irailean merkaturatu nahi dute beta bertsioa.
Itxaso Torrontegik kontatu zuen diseinuaren arloan 10 urtez trebatzen eta lanean aritu ondoren Bilbora itzuli dela Pattern design, estanpatu eta azaleren lehenengo graduondokoa abian jartzeko eta Armuseli marka sortzeko, mundu osoko artista eta diseinugileen artean kankidetza bultzatuz artea eta moda elkartzeko.