Infobeaz

Demo Day BIND 4.0

Uztailaren 5ean BIND 4.0 programak bere hirugarren edizioko emaitzak eta abian jarri diren proiektuen aurrerapena aurkeztuko ditu. Gainera, 4. deialdia zabaltzeko unea izango da. 300 lagunetik gora elkartuko dira Euskalduna jauregian gaurkotasuna bertatik bertara ezagutzeko.

33 enpresa trakziogilek, 32 startupek eta 44 proiektuk bertatik bertara erakutsiko digute elkarren arteko lankidetzatik sortutako negozioa benetan arrakastatsua dela. 32 startup horietatik 19k Euskadin dute egoitza, 8 Espainiakoak dira eta 5 atzerrikoak (Erresuma Batua, Alemania, Txekiar Errepublika, Turkia eta India)

Startupek eta enpresa trakziogileek garatu dituzten 44 proiektuak arlo hauetakoak dira: Big Data, errealitate birtual eta areagotua, Gauzen Interneta, fabrikazio gehigarria, sistema ziberfisikoak, zibersegurtasuna eta wearable

Hirugarren edizioko nobedade nagusia da ekimenak bere baitan hartzen duela Osasun Teknologien sektorea, horrela bat etorriz Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian ezarritako lehentasunekin

Bilerak hasiera emango dio 4. edizioan eskaerak egiteko epeari, irailaren 13ra arte zabalik egongo dena.

Beaz

FREE
VIEW