Infobeaz

Cookplay proiektuak Design Corner Lehiaketa irabazi du

ana-roquero-cookplay-jomon-5Design Corner 2014 saria Cookplayentzat izan da, hain zuzen ere, Bankook Design Chambre, S.L. enpresak aurkeztutako proposamena. Urtebetez Ana Roquero diseinatzailearen proiektu hau, “sukaldaritzaren munduan zirrara sorrarazteko ametsez” sortutakoa, Bilboko Alondegiaren atarian erakutsi eta merkaturatuko da.

Design Cornerren helburua Bizkaiko enpresek egin eta ekoitzitako produktuak sustatzea da, horiek diseinu-maila handia badute eta nazioarteko merkatuetan merkaturatzeko potentziala ere bai. Halaber, jendeari berriztatzaileak eta kalitatezkoak izateagatik nabarmentzen diren produktuak hurbildu nahi dizkiote.

Bi ezaugarri horiek balioetsi ditu epaimahaiak. Cookplayren kasuan, “diseinua, eskainitako espazioarekiko egokitasuna eta aurkeztutako merkataritza-estrategia balioztatu ditu”.

Cookplay Bilbon sortu den lehenengo etxeko horniduren argitaletxea da. Bere helburua “sukaldean zirrara sortzea da eta, xede horrez, marka handiei artisau-produktuekin aurre egin nahi zaie. Horiek sinpletasunean eta naturaltasunean oinarritzen dira, irauteko eta sukalde orokor batean gozatu ahal izateko, kalitatez eta edertasunez eginak egoteaz gain”.

Lehenengo bildumak -Jomón ontziteriak- zenbait esker on izan ditu, besteak beste, Red dot Design Award 2014 edo “2014. urtean Etxeko Tresna Bati” saria, Elle Decor Spain aldizkariarena. Nazioarteko sukalde, moda eta diseinuko aldizkari nagusietan agertu da eta mundu osoko chef handiak erabiltzen ari dira.

 

,
Beaz

FREE
VIEW