Binary Soul, Keynetic eta RKL Integral enpresak izan dira aukeratuak Bizkaia Open Future_ Bizkortze Komertzialeko programan. Denboraldi batean Bizkaiko hiru teknologia enpresak Telefónicaren portfolio globalean egongo dira eta haren bezero-zorrora egiazko hurbilketa egingo dute.
Bizkaia Open Future Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak bultzatzen dute Bizkaiko enpesei eraldaketa digitalaren arloan egin beharreko bilakabidean laguntzeko.
Duela bi urte abian jarri zen eta haren helburua orientabide ireki eta nazioartekoa duten teknologia proiektuak sustatzea eta ekintzailetza-talentu digitalaren eta bertoko enpresa sarearen artean lotunea izatea da.
Horretarako BOF_ek zenbait ekimen gauzatzen ditu Berrikuntza Irekia eta Ekiteko Sentikortze eta Gaitze programen bidez. Horiez gain, orain Bizkortze komertzialekoa dago.
Lehen esperientzia izan zuten Sealpath eta Ludusek oso positibotzat jo zuten eta, aukeratze-prozesua egin eta gero, Telefónicarekin batera “bezeroarengana heldu arte azken urratsa egiteko” hautagai berriak Binary Soul, Keynetic eta RKL Integral dira.