ANDREkintzailea programaren beste edizio bat. Emakumeek zuzendutako enpresei laguntza emateko ekimen hau Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatzen du, emakumeen ekintzailetza errazteko eta Bizkaiko enpresa sarean haien presentzia agertzeko.
Ekimen berri honetan 2015-2016 aldian beren enpresa abian jartzeko diru-laguntza jaso duten edota horretarako autonomo bezala alta eman duten ekintzaile eta enpresariek parte hartuko dute. Maiatzetik aurrera aukeratutakoek zenbait lantegitan parte hartu ahalko dute: lidergoa, komunikazioa, enpresa eta finantza kudeaketa, sormena. Gainera networking saioetan eta coaching eta mentoring programa banakatuetan parte hartuko dute.