Ekainaren 19an Beazen Kontratazio Publikoaren Gaikuntzako zerbitzuak topaketa bat antolatu du Bizkaiko BEP Komunitatearekin.
Saioak xede du erosketa publikoko eta berrikuntzako erosketa publikoko prozesuetako parte-hartzea sustatzea horietan oraingoz esperientzia ez duten enpresetan, eta jadanik dagoen komunitatearekiko lotura indartzea.
Hori horrela, lanerako dinamika bat prestatu da enpresei laguntzeko Kontratazio Publikoaren Gaikuntzari lotutako prozesuak eta onurak hobeto ulertzen, eta administrazio publikoari laguntzeko lizitazioetako baldintza teknikoek, prozesuen betearazpenak edota produktuen nahiz soluzioen merkaturatzeak sortzen dituzten zalantzak identifikatzen.
Bertan izango dira, beren esperientzia partekatzeko, Progreso y Salud Fundazioko Javier Montero, CDTIko Ana Isabel Rodríguez eta Bahía Software taldeko Sergio Figueiras, baita Beazeko taldea ere.