Uztailaren 20ra arte zabalik egongo da epea Artisautzaren Sustapena foru programan eskaerak egiteko. Helburua Bizkaian artisautzaren ezagutza bultzatzea eta sektoreko enpresak sustatzea da.
Enpresen sorrera bultzatzea, profesionalen prestakuntza-maila hobetzea eta enpresa-asoziazionismoa sustatzea ere dira helburuak. Programak bi jarduera mota bereizten ditu: artisau-enpresek garatutakoak eta tokiko erakundeek eta artisau-elkarteek bultzatutakoak.
Gainera, aurten berrikuntza gisa gehitu da Covid-19ren krisiaren ondoren artisau-enpresentzako laguntza-neurrien arlo bat. 1.500 euroko diru-laguntza da, egitura- eta funtzionamendu-gastuak finantzatzeko.
Eskaera egiteko epea uztailaren 20an amaituko da.
Programa honen kudeaketan erakunde laguntzailea garenez, Beazen zure esanetara jartzen gara dekretuaren gakoak zehatz-mehatz azaltzeko.